Erronkariko Udalak parte-hartze prozesu bat jarri du abian, herritarrek iritziak eta ideiak eman ditzaten datozen urteetan auzolana arautuko duen udal ordenantza bat idazteko.
Urrian hiru saio eginen dira araudi-proposamen bat lantzeko, Udalak behin betiko ordenantza idazterakoan kontuan hartuko duena.

Parte-hartze prozesua Aise kooperatiba dinamizatzen ari da eta Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza jaso du.
.