Historia duen lekua

Erronkari

Arkitektura

Jauretxe handi eta dotoreen herria

Erronkariko kaleetan harrizko jauretxe handi eta dotoreak aurkituko ditugu; horien artean, Sanz, Lopez eta Ganbra etxeak nabarmentzen dira.
Sanz etxeko aurrealdea barrokoa da, eta bi balkoi ditu horma nagusiaren erdian eta lau teilatu-hegal.
Lopez etxea Arana auzoan dago eta bere ezaugarri nagusia sarrerako arkupe ederra da, zoru harriztatuarekin.
Ganbra etxea, 1769an eraikia, Iriartea auzoan dago eta lau isurialdeko teilatua du.
Bere garaian etxe hauek guztiak lurpeko pasabideen bidez lotuta egon zirela uste izan da, frantziarrengandik ihes egin ahal izateko.
Kaleak, oro har, estuak eta harriztatuak dira, batzuk nahiko lauak eta beste batzuk oso aldapatsuak.

Sanz etxeko

Lopez etxeak

Ganbra etxeak

Eraikin erlijiosoak

Erlijioa eta tradizioak

Herriaren goialdean San Esteban eliza dago, XVI. mendeko eraikuntza gotiko-errenazentista.
Gazteluko Ama Birjinaren ermita, XVI. mendekoa, izen bereko auzoan dago, eta bere garaian Erronkariko Gaztelua izan zenaren orubean eraiki zen.
Erronkarin ere Nafarroako Erresumako monasterio garrantzitsuenetako bat egon zen, San Martini eskainia, baina Antso Ramiritz erregeak Leireko monasterioaren esku utzi zuen 1085ean. Eraikinaren aurriak oraindik ere ikus daitezke Erronkariko gaztandegiaren ondoan.
Nabarzato ibarreko 14 hirietako bat izan zen, azken herri hustua, XIX. mendera arte bizia izan zuena. Erronkaritik 45 minutura dago, ingurune natural ezin hobean. Bertan “Nabarzatoko etxea” zenaren aurriak eta San Sebastian ermita daude. Ermita erromanikoa da, nabe angeluzuzeneko oinplanoa eta burualde erdizirkularra dituena. Tenplu txikiaren buruan, San Sebastianen tailu errenazentista dago.
Herriko jendeak urtero egiten ditu erromeriak ermitara, urtarrilaren 20an eta maiatzaren 1ean.
Erronkariko jaiak abuztuaren erdialdean ospatzen dira, Ama Birjinaren Jasokundearen egunean.

San Esteban eliza

Gazteluko Ama Birjinaren ermita

San Sebastian ermita