Kultura

Julian Gaiarre museo-etxea

Museo-etxea tenoreak 1879an bere jaiotetxeko orubean eraiki zuen etxe berean dago; 1990eko urtarrilaren 2an inauguratu zen, Julian Gaiarreren heriotzaren mendeurrenarekin bat.
Museo-etxea martxan jarri ahal izan zen tenorearen oinordekoek egindako dohaintzari esker. Haiek, Erronkariko Udalarekin eta Nafarroako Gobernuarekin batera, Julian Gaiarre Fundazioa sortu zuten. Fundazioak objektu pertsonalen, oroigarrien eta garaikurren lagin zabala bildu eta erakusketa iraunkorra antolatu du, hori dena erronkariar ospetsuaren oroimena iraunarazteko asmoz. Horiez gain, Gaiarreri eta operaren munduari buruzko prentsa- eta dokumentazio-artxibo garrantzitsu bat ere badago, norbanakoen dohaintzei esker etengabe osatzen eta aberasten ari dena.
Informazio gehiago: www.juliangayarre.com