Turismoa

Astroturismoa Erronkarin

Kalez kale konstelazioen artean. Kartela

“Callejeando entre constelaciones / Kalez kale konstelazioen artean” jardueraren bidez, zeru-gangaren sekretuak ezagutzeko ibilbide interpretatibo gidatuak eskaintzen ditugu. Saioek Ipar Izarraren bidezko orientazioa eta konstelazioen ezagutza gure ibarreko kondaira eta mitologia tradizionalarekin uztartzen dituzte, hori guztia bertako profesionalek gidatuta (Erronkarizartsu).

Ezagutu gehiago gure lurraldearen magiari buruz www.visitnavarra.ess webgunean

Programa hau toki entitateentzako 2026ko garapen eta marketin turistikoko jarduketetarako dirulaguntzen deialdiaren bidez finantzatu da.

Nafarroako Gobernuak diruz lagundua.

Logotipo del Servicio de Turismo de Gobierno de Navarra