Paseo-de-la-Memoria en Roncal

Erronkarik Memoriaren Pasealekua inauguratuko du

Erronkariko Udalak Memoriaren Pasealekua inauguratuko du maiatzaren 11n, 12:00etan. Oinezkoentzako ibilbide honek herriko frontoia eta ikastetxe berria lotzen ditu eskola zaharreko lorategian barna, eta hiriaren iragan hurbilari balioa eman nahi dio. Horretarako, panel bat jarri da, eraikin hori XIX. mendearen amaieran Julian Gayarre Garjón tenorraren finantzazioari esker eraiki zela gogoratzeko; eta monolito bat, 1939 eta 1941 bitartean Erronkari, Bidankoze eta Igari lotzen dituen errepidea eraiki zuten preso errepublikazaleak aintzatesteko. Pello Iraizozek egindako eskulturak ohorezko tokia izanen du eskola zaharreko lorategian, han egon baitziren giltzapetuta frankismoaren 1.000 esklabo inguru.
Proiektu hau 2017an hasi zen, eta Memoriaren Nafarroako Institutuaren dirulaguntza jaso du.
Inaugurazioaren bezperan, maiatzaren 10eko goizean, Erronkariko Ikastetxe Publikoko irakasleek eta ikasleek omenaldia eginen diete presoei monolitoan bertan, ikasturte osoan memoria historikoaren inguruan egindako lanari amaiera emateko; eta 19:00etan, Erronkaribarko Etxean, “Erronkaribar Frankismoaren kontzentrazio-unibertsoan: historia eta memoria” izeneko hitzaldia emanen dute Edurne Beaumont Esandi eta Fernando Mendiola Gonzalo Memoriaren Bideak elkarteko kideek.

EGITARAUA BEGIRATU

Paseo-de-la-Memoria en Roncal cartel jornada