ERRONKARIko Udalak Trantsizio Ekologikoko eta Erronka Demografikoko Ministerioaren DUS5000 programaren dirulaguntza jaso du, herriko eskola zaharrean energia-birgaitzea gauzatzeko. 01. Neurria: Eraikin eta azpiegitura publikoetan energia eskaria eta kontsumoa murriztea.
Jarduketa hau 1. neurriari dagokio: Eraikin eta Azpiegitura publikoetan energia eskaria eta kontsumoa murriztea.
Inbertsioa 197.211,22 eurokoa izan da, eta 197.211,22 euroko laguntza jaso da (% 100).
Udalak eskola zaharreko inguratzailea partzialki berritu du, eraikinaren isolamendua hobetuz, erosotasun-baldintza egokiak bermatzeko eta energia aurrezteko. Halaber, gasolio-galdararen ordez biomasa-galdara jarri du.
Horri esker, urtean 46.084,20 kWh, 7.954,40 euro eta 56,33 teqCO2 emisio aurreztea lortu da.
