Kontaktua

Julian Gaiarre Pasealekua 1 - 31415 Erronkari
948 47 50 39
info@roncal.es
Informazioa

Nola iritsi?

Iruñetik bi bide daude Erronkarira heltzeko

Iruñea- Jaka- Huesca lotzen dituen N-240 errepidetik, Jakako norabidean, Esako urtegi ondotik pasatu eta Karrika bentan (gasolindegian) ezkerrera A-137 errepidea hartu. Erronkariko bailaran berehala sartuko gara, Zigoze eta Salbaterra Ezka (Aragoi) zeharkatu ondoren, Burgi eta Izaba lotzen dituen NA-137 errepidera heldu arte. Oro har 96 Km.

Iruñetik bi bide daude Erronkarira heltzeko

Iruñea- Jaka- Huesca lotzen dituen N-240 errepidetik abiatuta, Jakako norabidean, NA-150 hartu Irunberrirako norabidean. Irunberrin bertan NA-178 errepidea hartu, Nabaskoze- Otsagabia norabidean. Nabaskozen NA-178 errepidetik jarraituko dugu, Coronas bortua zeharkatu eta Burgira helduko gara. Burgi Erronkaritik 11 Kmra dago. Oro har 90 Km-ko bidea. Aurrekoa baino laburragoa baina menditsuagoa.

Jakatik (Huesca) joateko

N-240 errepidea hartu, Iruñerako norabidean. Puentelarreina de Jaca eta Berdunetik pasatu ondoren, Esako urtegiaren hasieran, 1. ibilbidean azaldu dugun bide bera hartuko dugu Karrika bentan, kasu hontan eskuinerantz.

Autobusak

Konpainia: “La Tafallesa”

Ordutegia: Astelehenetik larunbatera

  • Iruñea- Uztarroze: Iruñetik 19:00etan abiatu. Erronkarira 20:45etan heldu.
  • Uztarroze- Iruñea: Uztarrozetik goizeko 10:00etan abiatu. 10:15etan Erronkarin gelditu. Iruñera goizeko 12:00etan heldu.

Ayuntamiento Valle de Roncal