Monumentua

Julian Gaiarreren omenezko mausoleoa

Mariano Benlliure (1862-1947) eskultore valentziar ospetsu eta Gaiarreren gertuko lagunak egin zuen 1891 eta 1895 artean. XX. mendeko eskultorerik onenetarikoa izan zen, eta bere lana Pariseko 1900eko Erakusketa Unibertsalean erakutsi zen, non Eskulturako Ohorezko Domina lortu baitzuen.
Arrakasta haren ondoren, Maria Cristina erregeordeak Madrilgo Errege Antzokiaren aurrean jarri nahi izan zuen mausoleoa, baina Julian Gaiarreren senideek tenorearen nahia bete zuten, eta azkenean Gaiarreren gorpuzkiak zeuden panteoiaren gainean jarri zen 1901eko uztailean, Benlliureren beraren begiradapean.
Gaiarrerren Mausoleoa Carrarako (Italia) marmol zuri zaindunez eta brontze kolatuz egina dago. 1996an Interes Kulturaleko Ondasun izendatu zuen Nafarroako Gobernuak.

Mausoleoaren interpretazioa

Eskultura multzo honek bi gorputz ditu: behealdean itxurazko sarkofago bat dago, eta bere inguru guztian iratxo multzo batez apaindua dago, eskuetan xingolak dituztela; horietan Julian Gaiarrek abestu zituen opera nagusien izenak irakur daitezke. Aurrealdean, Musikaren alegoria ageri da, nahigabe handiz negarrez tenorearen heriotzagatik. Beste aldean, lurreraino hedatzen da antzokiko oihal bat, bere azken emanaldiaren ondoren sinbolikoki erortzen dena; horren zerrendan Donizeti eta Rossini izenak agertzen dira.
Goiko gorputzean, Harmoniaren eta Melodiaren alegoriek Gaiarreren hilkutxa altxatzen dute, eta horren gainean Famaren jenioak bere belarria hilkutxaren estalkiari itsasten dio, oraindik ere tenorearen ahotsa entzun nahiko balu bezala.
Informazio gehiago: www.juliangayarre.com