Kultura

NATURAREN INTERPRETAZIORAKO ZENTROA – TURISMO BULEGOA

Naturaren Interpretaziorako Zentroa eta Turismo Bulegoa eraikin berean daude, Ezka ibaiaren ertzean. Bertan inguruko naturaren aberastasuna erakusten da, besteak beste gure adierazgarririk onena, Larra-Aztaparreta Erreserba Naturala alegia.
Panelen, maketen, jolas elkarreragileen eta holograma baten bidez –basozain batek Erronkariko mendietako bizimodua kontatzen du–, ondare naturala ezezik Erronkaribarko historia eta bilakaera ere azaltzen dira, baliabide naturalei hertsiki lotuta dagoena.

Informazio gehiago:
cinavarra.es/eu/erronkari-niz