Erronkariko bainu-eremuaren inguruan bidexkak sortzea eta autokarabanen eremurako sarbidea kudeatzea, Nafarroako Gobernuak finantzatua 2024/2025 Nafarroa Ezagutu Sareko espazio eta ibilbideetan proiektuak egiteko dirulaguntzaren bidez.
▼
Erronkariko Udalak kanpaina bat jarri du abian, bere jabetzako eraikin batean kokatutako beheko solairuko lokal bat egokitzen inbertitu nahi duten enpresak eta/edo pertsonak erakartzeko, lokal hori jatetxe bihurtzeko.
Erronkarin gertatzen denari buruzko berriak.
Erronkariko bainu-eremuaren inguruan bidexkak sortzea eta autokarabanen eremurako sarbidea kudeatzea, Nafarroako Gobernuak finantzatua 2024/2025 Nafarroa Ezagutu Sareko espazio eta ibilbideetan proiektuak egiteko dirulaguntzaren bidez.
Espazioa egokitzea Artzain eskolak erabiltzeko,Nafarroako Gobernuak finantzatua Erronkariko Udalarekin egindako hitzarmenaren bidez.
Erronkariko Udalak Europako funtsak kudeatzeko Iruzurraren Aurkako Neurrien Plana onartu du.
Erronkariko Udalarekin hitzarmena. Erronkaribarko Liburutegi Publikoko altzariak eta zuzkidura.
Erronkari ibarreko hiriburua da, batetik Ibar-etxea bertan dagoelako, eta bestetik ibarraren erdigunean dagoelako. Gaur egun 250 biztanle inguru daude erroldan, baina erdiak bakarrik bizi dira urte osoan.
Ezka ibaiak herria zeharkatu eta bitan banatzen du. Ezkerraldean Gaztelu auzoa dago eta eskuinean erdigunea, bere bi auzoak barne: Arana eta Iriartea. Ibaiaren alde horretan udaletxea, pilotalekua eta Julian Gaiarre eskola, eliza, Julian Gaiarre Museo-Etxea eta Ibar-etxea daude, baita zenbait denda eta taberna ere.
Erronkari Pirinioetako gune menditsu batean dago, 700 metroko altueran. Mugartean Argible (1.203 m), Punta Barrena (1.494 m) eta Santa Barbara (1.578 m) mendiak daude.