Ibilbide zirkular laburra da eta herriko lekurik nabarmenenak eta ikuspegirik ederrenak zeharkatzen ditu.
Guagueso tontorrera igotzen da, igoera laburra eta oso erraza, herriko ikuspegi zoragarriak eskaintzen dituena.
Ibilbidea elizaren atzealdetik irten eta Atsoen Puntara igotzen da, Santa Barbara mendilerro ezagunaren tontorretako batera.
Bide erraza da, nahiz eta basoko azken tartea aldapatsuagoa izan. Goian, Santa Barbarako larreetan, Pirinio osoko ikuspegi ikusgarriak daude.
Ibilbide zirkular luzeagoa da eta Argible mendira igotzen da, Erronkariko hegoaldeko mugan.
Jaitsieran bat egiten du Erronkari eta Bidankoze lotzen dituen pistarekin. Itzulera laburtu daiteke tarteka bidezidorrak hartuz.
OHARRAK
Oso gomendagarria da jantziak eramatea, bai eta GPSa ere.
Bakarrik baldin bazoaz, zure ibilbidearen berri eman.
Ur nahikoa eraman, udan batez ere.
ELKARBIZITZA
Ez gogaitu ganadua.
Ingurumena zaindu eta ez bota zaborrik. Ez oihukatu eta ez gogaitu fauna.
Ehizaldiko ohar edo seinaleak ikusten badituzu, atzera egin eta beste bide bataukeratu.