Cartel-Homenaje-Orduna-Sorolla

Erronkarik Fructuoso Ordunaren heriotzaren 50. urteurrena eta Joaquin Sorollaren heriotzaren mendeurrena ospatuko ditu



Erronkariko Udalak eta Julian Gayarre Museoa Fundazioak Fructuoso Orduna eskultorearen heriotzaren 50. urteurrena eta Joaquin Sorolla valentziar margolariaren heriotzaren mendeurrena ospatuko dute, eta horretarako zenbait jarduera antolatuko dituzte abuztuaren 19, 25, 26 eta 27an.

Abuztuaren 19an, larunbatean, 19:30ean, Erronkariko Jose Ignacio Riezu irakasle eta ikertzaileak hitzaldi bat emanen Erronkaribarko etxean. Riezuk aztertu du Sorollak 1912ko abuztuan Erronkarira egin zuen bisita “Visión de España” bildumaren lan bat egiteko, New Yorkeko Hispanic Society liburutegia apaintzen duten 14 mural handietako bat.

Bestalde, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa beste uda batez itzuliko da Erronkarira. Abuztuaren 25ean, ostiralean, 19:30ean, kontzertua emanen du erabilera anitzeko aretoan, oraingo honetan Iruñeko Ganbera Abesbatzarekin batera. Bertan Fanny Mendelssohn Hensel eta Franz Schuberten obrak interpretautuko dituzte. Sarrerak 15 euroan salgai daude Erronkariko Julian Gayarre Museo-Etxean, 649 275 532 telefonoan eta info@juliangayarre.com helbide elektronikoan.

Abuztuaren 26an, larunbatean, 19:30ean, Fernando Hualde ibarreko ikertzaile eta historialariak Fructuoso Orduna eskultorearen bizitza eta obrari buruzko hitzaldia emanen du Erronkaribarko etxean.
 Eta amaitzeko, abuztuaren 27an, igandean, 12:30ean, Iñaki De Miguel kontalariak “Erronkariko postaria” antzerki bakarrizketa emanen du Julian Gayarre Museo-Etxeko lorategian. De Miguelek ibilbide emozional bat eginen du bertako bi artistaren -Gayarre eta Orduna- eta Valentziako bi artistaren -Benlliure eta Sorolla- bizitzetan barna. Artista horien lanak oso lotuta daude herriarekin, baita haien artean ere.

Jose Ignacio Riezuren eta Fernando Hualderen hitzaldiak eta Iñaki De Miguelen antzerki bakarrizketa doakoak dira.