Erronkari Gaztaren Egunaren edizio berria ekainaren 10ean
Erronkariko Udalak Erronkari Gaztaren Egunaren beste edizio bat antolatu du ekainaren 10ean. Horren aurretik, hilaren 9an, Pirinioetako bizi-aukerei buruzko mahai-ingurua egingo da.
Gazta Egunak 12:00etan izango du hasiera Orestes Barberoren eta Pirinioko emakume ekoizleen eskutik. Programan, 0 KMko azoka, zuzeneko erakustaldiak (motozerraz eskulturak egitea, gazta egitea, artilea moztea eta jorratzea, artzain-apurrak erronkariar erara prestatzea), hiru gaztagileei omenaldi, Erronkariko gaztaz egindako pintxoen ibilbidea tabernetan barna (Arroitu Indarra fanfarreak alaiturik), bazkari herrikoia (artzain-apurrak eta Nafarroako arkumea), Artzain-txakurren erakustaldia haurrentzat bereziki eta Pancho Balbuena mariatxiaren emanaldia, besteak beste.
Erronkari Gazta Eguna herriko bizilagunen lankidetza eta Reyno Gourmet, Nafarroako Turismoa eta beste hainbat tokiko enpresaren laguntzari esker ospatzen da.