Eskola berriranzko oinezkoen bideak egungo horma errespetatuko du

Nafarroako Gobernuak Erronkariko Udalaren proposamena onartu du, eta hala eskola zaharrarekin batera eraiki zen horma mantenduko da.

Horren ondorioz, datorren udan eraikiko den sarbideak trazadura berria izanen du, eta horma zaharra ez da eraitsiko.
Udalak proposatu duen trazadura berria ibai-pasealeku bat da. Pilotalekutik abiaturik, kiroldegiaren atzealdetik pasa eta pasabide batetik zeharkatuko du eskola zaharreko lorategia, ondoren hilerrira doan errepidearekin lotuz. Handik ikastetxe berriraino espaloi bat eraikiko da ibaitik hurbilen dagoen aldetik, eta mendialdea harri-lubeta batez babestuko da.
Obra-proiektua 2021. urtearen hasieran eginen da, eta obrei ikasturtearen amaieran ekinen zaie, hurrengo ikasturtearen hasieran amaituta egon dadin. Proiektuaren eta obren aurrekontua 250.000 euro ingurukoa da, eta Nafarroako Gobernuak osorik ordainduko du.