Erronkari Espainiako herriRIK ederrenAK elkarteko kide

2021eko urtarrilaren 1etik Erronkari Espainiako Herririk Ederrenak elkarteko kide da. Elkartea 2011. urtean sortu zen herrialdearen geografia zipriztintzen duten herri zoragarriak ezagutarazteko helburuz. Horiek denak edertasun handiko lekuak dira, historia eta kultura darienak; tradizioak bidaiaria inguratzen duen hiribilduak, herritarrekin nahastuz gero, istant batez horien parte izateko sentsazioa ematen dutenak.
2021ean 10 herri gehiago sartu dira elkartean, horien artean, Erronkari; dagoeneko 104 udalerri daude, guztira.
Elkarteko kide izateko 40 irizpide baino gehiago bete behar izan dira, besteak beste, ondarea, udalerriaren harmonia, garbiketa, fatxaden kontserbazioa, ibilgailuen zirkulazioa, berdeguneak eta abar zaintzea.
Elkarteko 10 kide berrien aurkezpena Madrilgo Nazioarteko Turismo Azokan (FITUR) eginen da ofizialki, eta izendapen-ekitaldia udaberrian izanen da, osasun-egoerak horretarako aukera ematen badu.
Informazio gehiago: https://www.lospueblosmasbonitosdeespana.org