225 ideia aurkeztu dira eskola zaharrari buruzko parte-hartze prozesuan

225 ideia bildu dira guztira eskola zaharraren erabilerari buruzko parte-hartze prozesuan, ibarreko zazpi herrietatik bildu ere.
Pirinioetan lehen aldia da honako ezaugarriak dituen proiektu bat egin dena: genero-ikuspegitik, sektore, adin eta baldintza desberdinetako pertsonen parte-hartzearekin, eta despopulazio testuinguru batetik. Haren helburua izan da eraikin zaharrarentzat erabilera partekatuak identifikatzea, belaunaldien arteko gune bat sortzeko.
Aurkeztutako 225 ideiak honela banatu dira: aisia (%30,7), kultura (%26,7), zaintza (%12), elkargunea (%12) eta hezkuntza (%7,1). Ekonomiarekin lotutako proposamenak ere izan dira, hala nola aterpetxe bat, bulego-gune bat edo artistentzako egoitza bat.
Parte-hartzaileen % 51,2 emakumeak izan dira, eta %48,8 gizonak, denak ibarrekoak edo harekin lotura dutenak.
Adinari dagokionez, eskolako ikasleen inplikazioa handiena izan da (%26), ondoren 65 urtetik gorakoak (%21), helduak (%18) eta gazteak (% 8,3).
Prozesua 2020an garatu da, hiru fasetan banatuta: Lehenengoan, inguruaren hasierako mapaketa bat eta sustapen-bideo bat egin ziren; bigarrenean, adinkako tailerrak antolatu ziren beharrak detektatzeko eta proposamenak jasotzeko; eta hirugarrenean, emaitzak bildu eta ibarreko udalei, Cederna-Garalurri, Gu Pirinioari eta Nafarroako Gobernuko Proiektu Estrategikoen Zuzendaritzari aurkeztu zaizkio.
Parte-hartze prozesua Aise aholkularitza-taldeak zuzendu du eta 8.000 euroko kostua izan du, Nafarroako Gobernuak %100ean finantzatua.