Erronkariko kale-izendegi bat berrargitaratu da, turismoari zuzendua



Erronkariko Udalak 2011n argitaratu zuen kale-izendegia berrargitaratu du, gure herriko zerbitzu, leku eta eraikin interesgarri, ostatu eta merkataritza-establezimendu nagusiak biltzen dituena. Horretarako, Nafarroako Gobernuko Turismo Departamentuaren diru-laguntza jaso du.
Batez ere bisitarientzako planoa da eta Erronkariko Turismo Bulegoan banatuko da.