Kirolak

Mendi-ibiliak eta bideak

Erronkaribar mendizaleentzako paradisua da. Ibilbide markatuen eskaintza zabala dago, 2018 eta 2020 bitartean eguneratu eta homologatu dena. Guztira 160 kilometrotik gora daude Ibilbide luzeak (GR), Herri-bideak (SL) eta Ibilbide laburrak (PR) kontuan hartuta, Pirinioetako lehen gailur handiak ahaztu gabe.
Ibilbideak eta horien bide-adar guztiak (GR 321-Errege-bidea, kasu) margoz markatuta daude eta zutikako seinaleak eta informazio-panelak; horietan ibilbideen iraupenari, luzerari eta desnibelari buruzko datuak ematen dira, bai eta ibiltarientzako gomendioak ere.
Informazio gehiago jasotzeko eta mapa eta track-ak deskargatzeko: 
www.senderosvallederoncal.com